|
In support of Basque dance |
Sign the online petition of support Dantzan.com/albisteak/zure-sinadura-dantzan-com-en-alde
| Euskal dantzaren adierazpena | Declaration in favor of Basque Dance |
|
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, bere 27. ataleko 1. puntuan esaten duenez: “Pertsona orok du eskubidea elkarteko kultur ekitaldietan aske parte hartzeko, artelanez gozatzeko, eta zientzi aurrerakuntzan eta horri darizkion irabazietan parte hartzeko.” UNESCOk 2003ko urrian egindako bere 32. bileran azpimarratu zuen materiarik gabeko ondarea kultura aniztasunarentzat eta garapen jasangarriarentzat euskarri dela, eta hori babesteko ahalegin berezia egin behar dela. Kultura koreografiko tradizionala gorde eta zabaltzeko jarduera hauen bidez ondarea babesteaz gain, balio estetiko eta kulturalak transmititzen dira, eta kultura arteko elkarrizketa bideratzen da. Hiri, herri eta auzoak kulturalki eta sozialki artikulatu eta dinamizatzen dira, barne eta kanpo turismorako eskaintza erakargarriak ekoizten dituzte eta eremu horien aktibitate ekonomikoei eragiten diete. Dantzari, dantzazale, ikertzaile, musikari, artisau, komunikabide eta erakundeak, norbanako ala gizartean, guztiok dugu erantzukizuna: 1. Euskal dantza tradizionalaren ondare izaeraren errekonozimendua defendatzen dugu eta hori babesteko ardura, dantzari eta dantzazaleokin batera gizarte, komunikabide eta erakundeekin partekatu nahi dugu. 2. Tradiziozko musika, kantu eta dantzak, eta horien aldeko ikasketa, transmisioa, zabalkundea, ikerketa, artapena, babesa eta sustapenean lan egiten duten dantza talde, elkarte eta norbanakoak balioan jarri, egin duten eta egiten duten lan eskerga aitortu eta eskertu, eta bide horretan laguntzeko politika kulturalak bultzatu behar dira. 3. Beharrezkoak dira dantza tradizionalaren ezagutza, transmisioa eta babesa bermatzeko neurriak hartzea, eta horretarako, ondare honen identifikazioa, dokumentazioa, ikerketa, babesa, sustapena, balioztatzea, transmisioa eta biziberritzeko ekintza multzoa bultzatu behar da. Besteak beste: a. Dantzaren dokumentazio zentro publiko bat behar dugu, etengabe galtzen eta desagertzen ari den ondare koreografikoa gorde eta hurrengo belaunaldiei ezagutzeko aukera eman ahal izateko. b. Dantza tradizionalaren formazioa egituratu eta sendotzeko beharra dugu. Euskal dantza tradizionaleko ikasketak, ahalik eta mailarik sakonenean landu eta formatzeko aukera eskainiko dituen ikastegi bat behar dugu. c. Dantza tradizionalaren ikerketa sistematizatu eta ikertzaile sarea berrantolatu eta bultzatzeko premia dugu, eta horretarako ikerketa alorrean diharduten elkarte, erakunde eta unibertsitateen parte hartze aktiboa eskatzen dugu. Azken batean, dantzak, euskal kulturaren egunerokoan jokatzen duen ikur eta sinbolo izaera aintzat hartu, eta proportzio horretan dagokion errekonozimendua aitortu eta behar duen babesa eman behar zaiola adierazi nahi dugu. |
These efforts of preservation and
dissemination of culture protects
the traditional choreographic
heritage of a people, they transmit
aesthetic and cultural values, and
they encourage intercultural
dialogue. Cities, towns and
neighborhoods are organized and
energized culturally and socially by
these efforts, all the while
providing attractive draws for
domestic and foreign tourism that
contributes to economic activity. Dance plays a significant role as image and symbol in the daily life of Basque culture. We contribute to all its recognition and defense. |















